Sei bonelli txita sartu dituzte Mendialdean

Erredakzioa 2019ko uzt. 4a, 13:15

Duela bi hilabete ar gazte bat askatu zuten ere, Izkin, Martiodan suspertu ondoren.

Arabako Foru Aldundiak sei bonelli arrano txita sartu ditu aste honetan Mendialdean. Horietatik bi gaur goizean kaiola handi batean sartu dituzte, ingurunera egokitzen joan daitezen; eta beste lau joan den astean eraman zituzten Mendialdera. Bonelli txita batzuk Frantzian itxian hazi dituzte, eta beste batzuk GREFAn (Madril, Espainia).

Gainera, orain dela bi hilabete ar gazte bat askatu zuten, Izkin, Martiodan suspertu eta gero.

Europako AQUILA a-LIFE Aquila proiektuaren barruan egin da ekintza, eta helburua gainbeheran dagoen espeziea berpiztea da. Bonelli arranoa hegazti harrapakari mehatxatua da, eta Iberiar penintsulan dago Europan duen populazioaren %80 baino gehiago. Lau hamarkadatan, %75eko gainbehera izan du penintsularen iparraldean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide