Txondorra dute piztuta Antoñanan

Mirian Biteri 2019ko eka. 11a, 11:05

Ekainaren 21ean ogibidearen gaineko antzezlana egingo dute.

Koldo Berrueteren eskutik, Mendialdeko ikazkinen aspaldiko ogibidea balioa nabarmendu nahi izan dute egunotan Antoñanan. Hain justu ere, Zuñiga (Nafarroa) herriko ikazkin Luis Ochoa de Ocarizen gidaritzapean, txondorra egin dute herritarrek, pasa den ekainaren 8tik piztuta dutena.

Hilaren 22an jasoko dute egur-ikatza. Horretarako, inguruko basoetatik hartutako 4 tona egur erreko dituzte 14 bat egunetan.

Egun bat lehenago, ekainaren 21ean, ogibideari buruzko antzezlana egingo dute bertakoek, txondorraren inguruan; 21:00etan jarri dute hitzordua. Musika eta dantza antzerkiarekin uztartuko dituzte ikuskizun horretan, eta Luis Ochoa de Ocarizen testigantzetatik idatzitako testuak ere irakurriko dituzte; Montxo Armendariz zinemagilaren Tasio filmeko protagonista Anastasio Ochoa de Ocarizen anaia da Luis.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide