Kanpezuko adinekoentzako etxebizitza komunitarioak bertako egoiliarretako baten ehungarren urteurrena ospatu du asteon: hain justu ere, Aurelio Larreina Larraurirena. Senitartekoak, egoitzako lagunak eta langileak zein udal eta foru ordezkariak egon ziren Angostinan jaiotako nekazariaren omenaldian.