Izkiko parke naturaleko behatoki astronomikoak ateak irekiko ditu bihar, ilargi eklipse osoa ikusi ahal izateko. Eklipsearen fase osoa 21:30ean izango da, baina ilargia itzalpean ikusten hasiko da, 20:24etatik aurrera, eta 00:19ak arte arte iraungo du. Arabako Aldundiak eta La Otra Mitad astronomia elkarteak behaketa herrikoia prestatu dute, eta teleskopioak jarriko dituzte jendearen esku.
Halaber, biharko gaua egokia izango da Jupiter eta Saturno planeten kokapena ikusteko; beraz, parke naturalera hurbiltzen direnek aukera izango dute planeta horiek hobeto ezagutzeko ere.
Izkiko olgetarako-parkean da hitzordua. Hamabost minutuero autobus bat abiatuko da hara aparkaleku gunetik, arratsaldeko zortzi eta erdietatik goizaldeko ordu batak arte.