Heldu da ostera ere Arbustok jaialdiaren edizio berria. Urteroko ekintzekin dator. Goizean, 10:00etan, Korreseko gaztelurantz abiatuko dira, eta betiko moduan, sorpresaz beteta egongo da txangoa. Jaisterakoan, 12:30ean edo, talo tailerra izango dute prest; familia giroan egiteko aproposa.
Herri bazkaria ere egingo dute. Antolatzaileek gogorarazi dute aurretik erosi behar direla horretarako txartelak, herriko tabernan.
Bazkalostean, tailerrekin jarraituko dute; eta 20:00etan, musika kontzertuak hasiko dira: aurten, DJ Loro, Slaktuis,Azken Hatsa eta Los Retales igoko dira agertokira.