Arabako Foru Aldundiak 256.000 euro inbertituko ditu Vasco-Navarro bide berdearen barruan dagoen Elortza-Zekuiano tunela zaharberritzeko. Oraingoz, arriskurik ez dagoen arren, Ingurumen eta Hirigintza Sailak uste du komeni dela lan horiek aurten egitea, azpiegituran pitzadura eta sabel batzuk agertu baitira. Tunela indartzea da asmoa.
Vasco-Navarro trenaren ibilbide berdea da Araban txirrindulari eta oinezko gehien hartzen dituena, urtean 240.000 inguru bisitari inguru hain zuzen.