Ikatza egiten berrikasten

Erredakzioa 2018ko eka. 20a, 21:30

Hiru doktorego tesiren emaitzarekin garatzen ari den proiektu bat zabaltzeko asmoz, txondor bat egin dute egunotan Bernedon. Larunbatean hasi ziren ikaztobia prestatzen, Carlos Ibañez ikazkin ohia, Pedro Zapateria iraskaslea eta Bernedoko herritarren laguntzarekin; eta igandean, su eman zioten. Etxeko txikienek ere proiektuan parte hartu zuten egun berean, txondor txikia egiten. Ordutik, bertan dira tesi horien arduradunak, garai bateko ogibide horren prozesua kontrolatzen. "Modu zientifikoan gabiltza guztia ikertzen", azaldu du Francisco Gomez irakasleak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago