Diputazioak asteon esleitu dizkio Opacua enpresari Santikurutze Kanpezun garbigunea egiteko obrak. Guztira, 556.369 euroko aurrekontua izango du eskualdeari zerbitzua eskainiko dion instalazio berriak. Bertan
jasoko dira gaika, duten bolumenagatik, kopuruagatik edo kalitateagatik ohiko edukiontzietan utzi ezin diren etxeko hondakin bereziak.