Lehenengo edizioak izandako harrera ikusita, aurten ere Mendialdea Music Festival egitea erabaki dute antolatzaileek. Maiatzaren 26an izango da, eta dagoeneko hasi dira bertan parte hartuko duten lehen taldeak ezagutarazten. Besteak beste, Aurora & The Betrayers talde madrildarra egongo da Tune out the Noise izeneko lan berria aurkezten.