Herria bitan zatitzen duen errepidearen aurka protesta egin dute Azazetan

Erredakzioa 2018ko urt. 22a, 09:34

Irudia: Mendialdeko ogia

Egunero, A-132 errepidean sortzen den arriskua salatu, eta irtenbide bat eskatu dute.

Azazetako bizilagunek elkarretaratzea egin zuten igande goizean, herria bitan banatzen duen errepidearen aurka. Egunero bertan sortzen den arriskua salatu dute, eta irtenbide bat eskatu dute. Egoera horretan bost urte daramatzatela azaldu dute Mendialdean kokatzen den herriko bizilagunek, eta "erantzun eraginkorrik" jaso ez dutela gaineratu dute. 

A-132 errepideak Azazeta zeharkatzen du. Errepide horietan, autoak 90 kilometro orduko abiaduran ibiltzen dira, baina hirigunetik igarotzean, abiadura 50 kilometro ordura murrizten da. Hala ere, ez dago semafororik, eta zenbait kasutan, "autoak 100 kilometro orduko abiaduran" pasatzen direla salatu dute. Egunen baten, istripu larria gertatuko ote denaren beldur dira Azazetako bizilagunak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago