Hondakinak jasotzeko garbitxiki berria dute Urizaharrako baskula ondoko instalazioetan. Bertara sartu ahal izateko giltzak eskatu behar hira, honako tokietan: astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:30era, Urizaharrako udaletxeko bulegoan edo 945-38 70 04 telefono zenbakian; edo esandako hiru herrietako administrazio batzarretako presidenteari eskatuta.
Arabako diputazioak gune horren erabilera arauak zabaldu ditu. Besteak beste, gogoratu du enpresek eta nekazaritza-ustiategiek ezin dutela erabili, eta herritarrei baino ez dagoela zuzenduta. Horrekin batera, ohartarazi dute debekatuta dagoela hondakinak esparru horretatik kanpo botatzea, eta horrekin lotuta, 901 eurotik 45.000 euro bitarteko isunak aurreikusten direla.
Kanpaina
Garbitxikia zabaltzearekin batera, hondakinak bereiztearen garrantziaren inguruko Emaiezu beste aukera bat izeneko kanpaina jarri du martxan Diputazioak. Gune horietan altzariak, koltxoiak edo ateak bezalako tamaina handiko hondakinak, inausketa eta lorezaintza hondakinak, eta obra txikietako adreiluak, teilak edo harriak bota daitezke.