Irailerako izango dute prest Kanpezuko futbol zelaia

Mirian Biteri 2017ko uzt. 29a, 08:56

Ur-saneamendua berritzen, belar artifiziala jartzen eta argiztapena hobetzen ari dira.

Martxa onean doaz Santikurutze Kanpezuko futbol-zelaia berritzeko lanak; ekaina hasieran sartu ziren Onaindia enpresako makinak Las Cruceseko kiroldegiko hareazko zelaian.  Lana zuten aurretik: besteak beste, ur-saneamenduak berritu, azpiegiturak orain arte zuen harea kendu eta, haren ordez, belar artifiziala jarri. Argiztapena hobetzeko asmoa ere badago; hala, 16 metroko altuera izango duten lau argiztapen dorre jartzea aurreikusita dute.    

Kaixoko zinegotzi Manu Muñozek baieztatu du iraileko lehen hamabostaldirako egongo dela gertu zelai berria; hain justu ere, ikasturte eta denboraldi berrirako egongo da erabiltzeko moduan. Aurtengo aurrekontuetako partida garranzitsuenetakoa da futbol-zelaia konpontzearena; Arabako Futbol Federakuntzak, Jaurlaritzak, Aldundiak eta Udalak jarritako 280.000 (BEZ-a barne) euro inguru bideratu dira lan horiek egitera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago