Urtero bezala, gaztelura igoko dira goizean; 10:00etan dute hitzordua eginda. Herrira jaistean, talo tailerra izango dute haurrek.
Bazkaria etorriko da gero; herriko tabernan daude txartelak salgai. Arratsaldean, umeentzako tailerrak eta dantza plaza izango dira, Jo ta Faren eskutik. Hiena, Stereo, Ostias y Kopon eta DJ Lorok emango diote egunari amaiera.