Udarako planak, Araban

'Vasco-Navarro' trenbidea

Juanma Gallego 2018ko abu. 24a, 12:00

Argazkia: Kanpezuko Udala

Antoñanako interpretazio zentroan 'Vasco-Navarro' trenbideari buruzko museo txiki bat dago.

Antoñanako tren-geltoki zaharrean, Vasco-Navarro antzinako trenari buruzko interpretazio zentroa dago. Hiru bagoi azaltzen dira bertan: batean eskualdeko turismo bulegoa dago. Bigarrenean, Bide Berdearen inguruko xehetasunak eskaintzen dituzte: ibilbideak, oinez zein bizikletaz, eta Izkiko parkearen inguruko informazioa ere. Hirugarren bagoian, azkenik, trenbidearen inguruko museo txiki bat dago. Garai hartako objektuak ikusgai dira bertan, hala nola txartelak, argazkiak eta uniformeak. Trenak Deba Garaiatik Nafarroarainoko bidea egiten zuen, Araba zeharkatuz, eta azken bidaia 1967an egin zuen. Orain, trenaren ibilbidea bizikletaz egiteko prestatu dute. Euskal Autonomia Erkidegoko bide berdeen artean luzera gehien duena da: guztira 85 kilometro dira, eta lauzpabost etapatan egitea gomendatzen da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago