Udarako planak, Araban

Bizikletaz gozatzeko bideak

Juanma Gallego 2019ko abu. 15a, 06:00

Argazkia: Euskadi Turismo

BTT zentroa dago Izkiko parke naturalean, Vasco-Navarro Bide Berdetik eta GR-38 ibilbide luzetik gertu.

Izki-Arabako Mendialdea BTT zentroa Urturiko Golf Zelaian kokatuta dago. Bertan, harrera eta informazioa eskaintzeaz gain, mendiko bizikletari lotutako zerbitzuak eskura daude ere: ibilbideen inguruko informazioa, GPS gailuen zein bizikleten alokairua, aldagelak eta dutxak, besteak beste. Hara hurbiltzen direnek bi ibilbide garrantzitsuak gertu dituzte: Vasco-Navarro Bide Berdea eta GR-38 ibilbidea luzea, Ardoaren eta arrainaren ibilbidea izenekoa, hain zuzen. Horiez gain, familian egiteko moduko ibilbide sarea ere prestatu dute, mendiko bizikletan trebezia dutenak zein kirol honi aurrenekoz hurbildu nahi direnek behar adinako laguntza izan dezaten. Aparkalekua, kafetegia eta jatetxea ere badira bertan, eta, makiltxoarekin jotzea gustuko dutenek golf zelaia ere dute eskura.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago