Bi Bonelli arrano txita sartu dituzte Mendialdean

Erredakzioa 2017ko eka. 5a, 16:16
Bonelli arranoa.

Harrapari hori espezie mehatxatua eta lehentasunezkoa da Europan.

Gaur, Aldundiak bi Bonelli arrano txita askatu ditu, Mendialdean. Haietako bat, Granadako Orgiva herriko habia batean jaso da, eta Andaluziako Autonomia Erkidegoak eman du. Bigarrena, berriz, Madrildik dator, eta bertako GREFA zentroan hazia da.

Gaurko ekintza Europako LIFE Bonelli proiektuaren barruan dago kokatuta. Egitasmoaren helburua gainbeheran dagoen espezie hori berpiztea da. "Lan eta lan dihardugu espezie mehatxatu horren egoera hobetzeko, duela lau hamarkadako kopuruetara itzultzeko. Garai haietan baziren, gutxienez, Bonelli arranoak hartutako bost inguru Araban", azaldu du Ingurumen Saileko foru diputatu Josean Galerak.

Espezie mehatxatua

Izan ere, harrapari hori espezie mehatxatua eta lehentasunezkoa da Europan. Europako Bonelli arranoen %80 Iberiar penintsulan daude, eta bertan topatzen dituen mehatxurik handienak linea elektrikoetan elektrokutatzea, habitaten hondatzea eta aldatzea dira. Hiru belaunaldietan, %75 baino gehiago urritu da arrano mota hau. Horregatik, duela zenbait urtetik hona, hura zaintzeko neurriak hasi dira ezartzen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide