Martxan da Izkiko biodibertsitatea hobetzea helburu duen Habios proiektua

Mirian Biteri 2017ko api. 30a, 08:44

2019. urtera bitartean aurreikusita dauden jardueren artean, okil ertainaren populazioaren jarraipena egitearena dago.

Habios proiektu europarra jarri berri dute martxan elkarlanean Arabako Diputazioak eta Hazi Fundazioak. Izkiko baso habitaten eta bertako hegazti faunaren kontserbazioa bultzatzea du helburu egitasmoak.

Pirinioetako bi aldeetako 17 bazkide batzen ditu Habios proiektuak; tartean, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gurean, bereziki aberatsa da Izkiko parke naturaleko biodibertsitatea; bertan nabarmentzen diren espezieen artean okil ertaina dago, Araban duen populazioa erreferentea baita Iberiar Penintsula osoan.

Hori kontuan izanda, 2019. urtera bitartean aurreikusten diren beste hainbat ekintzen artean, baso kudeaketako jardunbide egokien eskuliburuak idaztea, okil ertainak Araban duen populazioaren jarraipena egitea, Izkiko baso planaren ondorioak eta parkeko hariztietan egindako baso tratamenduak ebaluatzea daude.

Egitasmo horren barruan Euskal Autonomi Erkidegorako aurreikusita dagoen inbertsioa 266.000 eurokoa da; Europar Batasunak finantzatuko du diru kopuru horren %65a.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide