2017/05/19 20:30

BERTSO SAIOA

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'

[BERTSO SAIOA] 'Altxa kopla hori'
Kanpezuko plaza, Mendialdea Kanpezu

Udaberri honetan Altxa kopla hori egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak. Bertsolariek kopla doinuetan kantatuko dute. Arabako 28 bertsolarik, 6 gai jartzailek eta tokian tokiko bina musikarik parte hartuko dute. Kopla sortak ekoizteko tailerrak ere antolatuko dira hainbat herritan.

Kanpezuko saioan Xabi Igoa, Andere Arriolabengoa, Xabier Antia, Xabi Riko bertsolariak izango dira, eta gai jartzailea Uxue Diaz de Cerio izango da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide