Aste Santuko egutegiari erreparatuz gero, hilaren 8tik 12ra eta 17tik 23ra bitartean, goizez izango ditu ateak zabalik; hain justu ere, 10:30etik 15:00etara. Apirilaren 13tik 16ra, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara bisitatu ahalko da Antoñanako bulegoa.
Bisita gidatuak
Bestalde, inguruko turismoa sustatze aldera, askotariko bisita gidatuak prestatu ditu hilabeteotarako Mendialdeko Kuadrillak. Apirilaren 14an, esaterako, Soila mendiaren itzulia egingo dute; eta 16an, igandea, Antoñana ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.
Nordic walking
Antolatzaileek gogorarazi dute doakoak direla bi irteerak, eta plaza kopurua mugatua denez, komeni dela aurretik ematea izena 945-40 54 24 telefono zenbakian edo info@montanaalavesa.com helbidean.
Horrez gain, nordic walking irteerak ere antolatu ditu kuadrillak. Apirilean bakarra egingo dute larunbata honetan. Kanpezuko gunetik hasi eta Bide Berdetik izango da ibilaldia. Toki berean eman behar da izena.