Mendialdean kokatuta dagoen Urbisu herriak arazketa sistema berri bat estreinatu du. Guztirako inbertsioa 139.606 eurokoa izan da eta, obra horiei esker, eragotzi egin da hiriko hondakin urak zuzenean Istora ibaira isur daitezen. Obraren %65 foru sailak ordaindu du, gainontzeko %35 Urbisuko Administrazio Batzarrak.
Obraren helburua antzinako hobi septikoa eraistea izan da, izan ere, zailtasunak zituzten hondoa garbitzeko eta behar bezala zaintzeko. Araztegi berriak hobi sistema berri bat ere badu, koko iragazkiarekikoa, eta hainbat tratamendu eta kutxatila baditu laginak hartzeko. Era horretan, ibaira isuritako uren kalitatea araudiak eskatzen duenari egokitu zaio.
Gainera, kutxatila berria ezarri da, euri jasa handien sasoian arazketa instalazioa ito ez dadin.