Korresko asfalto fabrikan auzolandegia egingo dute

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2017ko mar. 21a, 12:51

Korresko lantegi Sahara

Bigarren aldiz, hainbat gazte ibiliko dira Korresko asfalto fabrikaren eraikin zaharren aztarnak babesteko lan egiten.

 

Eusko Jaurlaritzak urtero antolatzen dituen gazte auzolandegien inguruan, Korresko asfalto fabrika lehengoratzeko proiektua aukeratu dute, bigarren urtez. Hala, hainbat gaztek aukera izango dute Korresko asfalto fabrika berreskuratzeko lanetan parte hartzeko. XIX. mendeko industria-ondarea babestea du helburu proiektuak, eta arkeologo batek zuzenduko ditu lanak.

Bi txanda egingo dituzte uda partean, eta apirilaren 19an zabalduko dute auzolandegian izena emateko epea. 

1858. urtetik 1913ra bitartean egon zen martxan asfalto fabrika. Espainiako estatuko asfalto-ustiategi handiena izan zen, meategi-eraikinez eta ogiaren eta asfaltozko harlauzen lantegiez osatuta.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago