Telekomunikazio gabe jarraitzen dute Urizaharran

Mirian Biteri 2017ko urt. 22a, 09:04
Egilea: Harresi Kulturala

Telefonica enpresak duen jarreraren aurrean, Udalak laguntza eskatu dio Arabako Foru Aldundiari.

Oker dabiltza, gaur egun, telefonoa eta internet denon eskuetan eta normaltasunez erabiltzeko aukera dagoela uste dutenak. Mendialdean eta, bereziki, Urizaharrako udalerriko herritar gehienek ez dute oraindik horrelako zerbitzurik jasotzen.  

Dagoeneko bi urte pasa dira Telefonicak iragarri zuenetik, edozeinek telefonoa eta internet eduki zezan, inbertsioak egingo zituela Urizaharran eta Bernedon. Jakinarazi zuen telekomunikazio azpiegiturak bikoiztuko zituela; ordura arte ekipo bakarra zegoen eta asmoa zen bigarren bat jartzea. Modu horretan batek kale egiten baldin bazuen, bestea jarraian jarriko zen lanean.

Arazo hori konpondu ahal izateko 30.000 euro baino ez zituela beharko adierazi zuen. Bada, arazo horri beste bat gehitu behar zaio; hain justu ere, inguruneko herri gehienek kable-sarerik ez dutela.

Denbora tarte horretan Telefonicak ez du ezer egin; Vodafone enpresa izan da    antena bat jarri duena Pagoeta eta Lotzari zerbitzua eman ahal izateko. Herri gehienetan, baina, zerbitzu gabe jarraitzen dute.  

Biztanle gutxi

Egoerari aurre egin nahian, Udala behin baino gehiagotan jarri izan da harremanetan Telefonicarekin; erantzuna berdina da beti: biztanleria kopurua baxua dela ingurune horretan inbertsioak egin ahal izateko. Gauzak horrela, Arabako Diputazioari laguntza eskatu dio Urizaharrako Udalak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide