Jaietan murgilduko da gaur Kanpezu

Mirian Biteri 2016ko irailaren 2a

Ibernalo Ama Birjinaren omenezko festak hasiko dira gaur arratsaldean Santikurutze Kanpezun. Aurten, Munduko Bike Trial txapelketako irabazle Sergio Fernandez Resines gazte kanpezuarrak botako du suziria.

Egitarau oparoa prestatu dute Kanpezun:

Ostirala, irailak 2:

  • 19:00: Txupinazoa. Jarraian, Bihotzatarrak taldearekin kalejira eta bodegiletan zehar ibilaldia.
  • 20:00: Akerbeltzekin dantzaldia.
  • 21:30: Larrain Dantza, eta, ondoren, zezen suzkoa.
  • 00:30: Akerbeltzekin gau-jaia.
  • 01:00: Zezen suzkoa.

Larunbata, irailak 3:

  • 11:00: Haur parkea kiroldegian.
  • 13:00: Bihotzatarrak txaranga.
  • 14:00: Ioar dantza taldea. Ikurriñari omenaldia.
  • 16:00: Haur parkea.
  • 17:00: Motocross erakustaldia Inta bideko zirkuituan.
  • 19:00: Pilota partidu profesionalak: Asier Olaizola-Mikel Goñi/Aritz Lasa-Iñigo Pascual
  • 20:30: Custom Bandekin dantzaldia.
  • 21:30: Larrain Dantza, eta jarraian, zezen suzkoa.
  • 00:30: Custom Bandekin gau-jaia.
  • 01:00: Zezen suzkoa.

Igandea, irailak 4:

  • 13:00: Ibernaloko Ama Birjinaren omenez, meza eta lore eskaintza ermitan.
  • 14:00: Bihotzatarrak txaranga.
  • 17:00: Gazteentzako bigantzak, poniak...
  • 19:30: Acordes Navarros taldearekin jotak.
  • 00:00: Maribel Salasekin bakarrizketa.
  • 01:00: Disko dantza Itziar-Raiztirekin.
  • 01:30: Zezen suzkoa.

Astelehena, irailak 5:

  • 12:00: Haurrentzako jokoak.
  • 13:00: Patata tortilla lehiaketa
  • 13:30: Herri hamaiketakoa.
  • 15:00: Haur bazkaria.
  • 16:00: Patxi Magoa. Eta ondoren, denak mozorrotzera. Gaia: animalien mundua.
  • 20:00: Txokolate jana.
  • 20:00: Liskerrekin dantzaldia; jarraian, zezen suzkoa.
  • 22:00: Mozorro afaria.
  • 00:30: Liskerrekin gau-jaia.
  • 01:00: Zezen suzkoa.

Asteartea, irailak 6:

  • 11:00: Herri jokoak.
  • 13:30: herri hamaiketakoa.
  • 18:00: Bigantxak.
  • 19:30: Txistorra jana.
  • 20:30: Haur play backa. Jarraian, zezen suzkoa.
  • 00:00: Nagusien play backa. Ondoren, jaien amaierako traka.

Asteazkenak, irailak 7:

  • Kuadrilen arteko bazkaria eta jokoak ermitan.

Igandea, irailak 11:

  • Erromeria Ibernalon.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago