Bernedoko udako igerilekuak kudeatzeko deialdia egin dute

Mirian Biteri 2016ko apirilaren 10a

Udako udal igerilekuak kudeatzeko deialdia ere egin du egunotan Bernedoko Udalak. Apirilaren 21era arte aurkeztu daitezke eskaintzak.

Honako betebeharrak izango dituzte eskatzaileek: igerilekuen zerbitzuaren kudeaketa, garbiketa, mantenua, harrera zerbitzua eta soroslea. Tabernaren ustiapena ere aurreikusten du kontratuak.

Igerilekuak ekainaren erdialdean zabaldu beharko dira, eta abuztuaren 31an itxi. Kontratuaren aurrekontuari dagokionez, 19.118 eurokoa da (BEZa barne).

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago