Orbisonik jaialdia egingo dute aste bukaeran

Mirian Biteri 2016ko apirilaren 8a

Orbisonik musika jaialdiari esker giro ederra izango da larunbata gauean Urbisun, azken urteetan egin izan duten moduan. Nevadah, Zartakok eta K.O. Etiliko taldeek joko dute.

Esan bezala, aurten ere hiru taldek joko dute: batetik, Tafallatik iritsitako Nevadah street-ska taldea dago; bestetik, Rock´n Rolla oinarri duen Durangaldeko Zartako-k; hirugarrenik, Kaoseko abeslariaren K.O. Etiliko talde berria ere igoko da agertoki gainera. Gauerdian hasiko dira kontzertuak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago