Lau bisita gidatu antolatu dituzte maiatzera bitartean

Mirian Biteri 2016ko mar. 23a, 08:00

Arabako Mendialdeko Kuadrilla turismoa erakartzeko lanean dihardu. Datozen asteei begira, hainbat bisita gidatu prestatu ditu, doakoak. Aste Santuan bi irteera izango dira.

Martxoaren 25ean, ostirala, izango da lehena. Bisitariak Izkiko parke naturalean murgilduko dira, bertako ameztiak, hezeguneak eta komunitateak ezagutzeko. Urturiko golf zelaian egin dute hitzordua.

Martxoaren 28an, astelehena, berriz, Ihuda errekaren goiko arroan dauden leize artifizialak ikusteko aukera izango dute. Faido herrian hasiko da irteera.

Ardoaren eta Arrainaren ibilbidera, Toro mendatera eta Ega errekaren iturburura ere bisita gidatua dago apirilaren 10an, Lagranetik. Maiatzaren 1ean, azkenik, Bernedoko karobien eta txondorren ibilaldia egin ahalko da. Herriko plazatik abiatuko da irteera.

Egutegia zabalik  

Dagoeneko zabalik dago horietarako izen-ematea. Interesatuek 945 40 54 24 telefono zenbakira deitu dezakete, edo, info@montanaalavesa.com helbidera idatzi. Kuadrillatik jakinarazi dute bisitak beste egun batean egiterik ere badagoela.

Horrekin batera, azaldu du irteeren iraupena hiruzpalau ordukoa izango dela, eta komeni dela mendiko arropa egokia eramatea. Ohartarazi dute, aldi berean, plazak mugatuak direla.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide