Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira igandean Kanpezun

Mirian Biteri 2016ko martxoaren 11

Goiena

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Santikurutze Kanpezu bisitatuko dute igandean Euskal Herriko pailazorik ezagunenek. Amalur izeneko ikuskizun berria aurkeztuko dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek udal pilotalekuan, 12:00etan. Dagoeneko agortuta daude sarrerak.

Baserriaren eta naturaren gaia landuko dute emanaldian; izan ere, Marimototsek baserritar izan nahi duela erabaki du, eta Ilargi lagunaren ondoan dihardu ikasten. Ilargi, hain zuzen, haurdun dago, eta umea izango du aurki. Hori dela eta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots alboan izango ditu, laguntzen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago