Bideo kopla lehiaketa 2024

Bete ondorengo inprimakia lehiaketan parte hartzeko:

Argibideak

Atal honetan argitaratuko dira lehiaketan jasotzen ditugun bideo guztiak, eta bertan aukeratu ahalko dituzu zure gogokoenak.

Kontutan izan bideoak bidaltzeko azken eguna azaroaren 14a izango dela eta horretarako egokitutako galdetegiaren bitartez bakarrik parte hartu ahal izango dela.

OHARRAK

Ez dira onartuko emailez, whatsapp bidez edo beste edozein bidetatik jasotako bideoak.

Epe barruan jasotako bideoak bakarrik onartuko dira. Bidalketa epea azaroaren 14an, arratsaldeko 21:00etan bukatuko da.

Bideoak bidaltzerako arazorik bide hauetatik argitu ahalko dira zalantzak:

  • 695 63 28 62 telefono zenbakira deituta, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara.
  • bideokopla@gmail.com helbidera idatzita (erantzuna mezua jasotzen denetik hurrengo 24 orduetan emango da).

BOTO EMATEA

Zure botoa emateko, atal honetan agertzen diren bideoetatik 3 bideo gogokoenak aukeratu ditzakezu eta ondoren agertzen den BOZKATU botoia sakatu beharko duzu. Behin bakarrik eman ahalko duzu zure botoa, hortaz ondo pentsatu zeintzuk izango diren zure faboritoak.

Boto gehien jasotzen dituen bideoak "sari herrikoia" jasoko du, baina horretaz gain epaimahaiak ere aukeratuko ditu bideorik onenak.

Adi, botoa emateko aukera azaroak 18tik  azaroaren 28ko eguerdira arte (12:00ak arte) egongo da zabalik.

Zorte on parte hartzaile guztiei!!

                                                        Bueltatu BIDEO-KOPLA LEHIAKETA 2024 atalera