Udako argazki lehiaketa ALEAn

Bete ondorengo inprimakia lehiaketan parte hartzeko:

Argibideak

Uztailaren 6tik irailaren 20ra bitarte, ALEAko udako argazki lehiaketa antolatuko dugu ALEAn, aurtengo oporraldien bizipenak irudien bitartez elkarbanatzeko asmoz.

Arabako, Euskal Herriko edo gure lurraldeko mugetatik harago, kamarerekin harrapatu dituzuen une eta irudi horiek ikusi nahi ditugu. Horretarako, argazki lehiaketa berri bat antolatu dugu ALEAn.

Gainera, bi sari zoragarri banatuko ditugu irabazleen artean: Errigorako saski bat eta Parral jatetxe begerarianoan birentzako eguneko menu eder bat.

  • ALEAkideen saria | Errigorako saski bat: erabiltzaileen artean boto gehien jasotzen duen argazkia. Irabazlearen aukeraketa boto ireki bidez egingo da, adierazitako epean; edozein herritarrek izango du botoa emateko aukera alea.eus webgunearen bitartez, eta parte hartzaile bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu.
  • Epaimahaiaren saria | Parral jatetxean astean zehar bazkaltzeko menu bikoitza: ALEAko lantaldeak parte hartzaile guztien artean argazki bat aukeratuko du, orijinaltasuna eta kalitatea baloratuz.

Ez izan lotsarik, erabili ezazu kamera eta bidali zure argazkia.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna irailaren 20a izango da (23:00ak arte). 
  • Bozketa epea irailaren 21etik 27ra bitartean zabalik egongo da, gauerdirarte arte.
  • Irabazleak irailaren 28an jakinaraziko dira, ALEA aldizkariaren ale berriarekin udazkenari ongi etorria emateko.