Asparreneko eguzki planta fotovoltaikoa egiteko proiektua bertan behera geratu da, Magna FV SL enpresak hala eskatuta. Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak espedientea artxibatzea ebatzi du, enpresak proiektua gauzatzea ezinezkoa dela erabaki ondoren.
Enpresak urriaren 26an eskatu du espedientea artxibatzeko eta jarritako bermeak itzultzeko. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak egindako ingurumen txosten estrategikoaren arabera, egitasmoa ez dator bat hirigintza plangintzarekin eta lurralde antolamenduarekin.
Magna FV SL enpresak 2023ko uztailaren 6an eskatu zuen Asparreneko udalerrian lau megawatteko eguzki-planta fotovoltaikoa eraikitzeko baimena. 2025eko abenduaren 1ean, Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak proiektuari aurretiazko administrazio baimena, eraikitzeko administrazio baimena eta onura publikoko deklarazioa eman zizkion.