47 urteko gizon bat hil da Agurainen, trenak harrapatuta

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 13a

Aguraingo tren geltokian izan da ezbeharra. Argazkia: AGURAINGO UDALA

Ertzaintzaren lehen hipotesiaren arabera, baimenik gabeko puntu batean trenbidea gurutzatzean gertatu da harrapaketa.

Zizur Nagusiko (Nafarroa) 47 urteko gizonezko bat hil da igande arratsaldean, Agurainen tren batek harrapatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Ertzaintza ezbeharraren inguruko xehetasunak oraindik ikertzen dabilen arren, esku artean duten hipotesia da biktimak trenbidea gurutzatu duela tren geltokian bertan, horretarako aukera ematen ez duen toki batetik; tren geltoki horretan geldialdia ez zuen konboi batek harrapatu du zizuztarra. 

Gertakariaren ondorioz, Renfek aldi batez trenbideen zirkulazioa eten du inguru horretan, eta, ohi bezala, inplikatutako trena ere bertan geldiarazi dute ertzainek, gertakaria ikertu aldera.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago