Sutea piztu da Galarreta mendian

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko ekainaren 23a

Suhiltzaileak lanean ari dira Galarreta mendian. Argazkia: AFA

Zalduondo aldean ostiralean sortu zen sute txiki baten berpiztea omen da. Helikoptero bat ura botatzen ari da sua amatatzeko.

Baso sutea piztu da Galarreta mendian, Zalduondo eta Donemiliaga artean, eta horren aurka borrokan dabiltza oraindik Aguraindik eta Iruña Okatik bertaratutako suhiltzaileak. Dirudienez, ostiralean sortu zen sute txiki bat berpiztu da, eta Zalduondo aldera dagoen maldan zabaldu dira sugarrak, goizeko 03:00ak aldera.

Helikoptero bat ura botatzen ari da suaren gainean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago