Aguraingo "erraietara" bidaia

Anakoz Amenabar 2026ko urtarrilaren 29a

Bost fanzine aurkeztuko dituzte Agurainen, ostiral eta larunbatean. Argazkia: A. MURGIALDAY

'Agurain erraietatik' proiektuak gidatuta, formatu desberdineko bost fanzine aurkeztuko dituzte herrian.

Aguraingo sortzaile talde batek Agurain erraietatik proiektu artistikoa aurkeztuko du asteburu honetan herrian, bertako nortasuna eta sormena ardatz hartuta. Bi aurkezpen izango dira. Lehena, ostiralean, urtarrilaren 30ean, 18:00etan Eguzki liburudendan egingo den saio laburra; eta bigarrena, larunbatean, 11:30ean Zabalarte etxean. Formatu desberdineko bost fanzine biltzen ditu ekimen homek, eta Izaskun Arrue Kulturgunearen beka bati esker jaio da, prozesuan herritarren parte hartze zuzena sustatuz.

Asteburuko egitaraua erakusketa eta tailerrez jantziko dute. Larunbatean, Zabalarte etxean, erakusketa inauguratuko dute, eta bi saio berezi egingo dira: goizean aho transmisioari buruzko tailerra, eta arratsaldean (16:00etatik 19:00etara) mapei buruzkoa. Azken saio honetan, proiektua osatzen duen fanzineetako bat garatzen jarraitzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Erakusketa zabalik egongo da otsailaren 15era arte, herriko turismo bulegoaren ordutegi berdinean, herritar zein bisitari guztiek lanaren emaitza ikus dezaten.

Proiektua Sonia Aguayo Pinedok, Arrate Gainzarain Perez de Arenazak, Ariadna Murguialdai Polainak eta Dorleta Murguialdai Polainak gidatu dute, herriko jendearekin elkarlanean. Bost fanzine ondu dituzte denen artean: Gamusinoak, Iñaki: pasadizo sekretuaren bila, Aguraingo espezimenen atlasa, 42º51'00.1''I/2º23'19.6''M eta San Juan plazako postala. Joan den azaroan Gasteizko IAKn aurkeztu ostean, sormen lan hauek euren jatorrira bueltatzen dira orain, 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago