Gazte bat atxilotu dute Agurainen, jihadismoa egotzita

Juanma Gallego 2026ko urtarrilaren 14a

Agurainen egin dute atxiloketa. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zabaldu diren informazioek diote gazteak arma zuriak zeramatzala poltsa batean, eta ikastetxe batetik gertu zegoela atxilotu dutenean.

Ertzaintzak 16 urteko adingabe bat atxilotu du astelehen gauean Agurainen, jihadismoaren bueltan Espainiako Polizia Nazionalarekin egindako operazio baten barruan. Momentuz Segurtasun Saila bi esaldiko prentsa ohar bat kaleratzera mugatu da, bertan aipatuz "ustez jihadismora erradikalizatuta" dagoen gaztea dela. 

Vocento taldeari polizia iturri anonimoek helarazi dioten informazioaren arabera, atxilotu dutenean gaztea ikastetxe bateen inguruan zegoen, eta bertan arma zuriak eta simulatutako pistola bat zeramatzan. Atzo gauean gaztea bizi den etxea miatu dute poliziek, eta ikerketa sekretupean dago, Auzitegi Nazionalean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago