Organikoa jasotzeko bosgarren edukiontzia ezarriko du Lautadako Kuadrillak

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2025eko abenduaren 17a

Konposta egiteko erabiliko da bosgarren edukiontzian jasotakoa. Argazkia: ALEA

Kuadrillaren 2026ko aurrekontuetan hondakinen bilketa eta tratamenduari dagozkion partidak %40 inguru dira.

Arabako Lautadako Kuadrilla onartu berri ditu 2026rako aurrekontuak, guztira 4.408.155 eurokoa. Partida nagusia hondakinen bilketa eta tratamendua berritzeko bideratuko da: 1,6 milioi euro –aurrekontuaren %40 inguru–. 

Hondakin organikorako bosgarren edukiontzian oinarritutako sistema berria ezarriko da eskualdean. Datorren urtean, bai edukiontzi organikoek zein errefusak (marroia eta grisa) sarbidea kontrolatzeko sistema bat izango dute, jasotzen den hondakin organikoa kalitate handiagokoa dela bermatzeko.

Jasoko den hondakin organiko guztia Asparreneko konpost plantara eramango da. Aldundiak, kuadrillak eta udalak hitzarmena sinatu ondoren, instalazioak eta makinak prest daude tratamendua hasteko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago