Arriola eta Narbaxa arteko sute erraldoia amatatu dute

Juanma Gallego 2025eko urriaren 20a

Hainbat orduz sugarren aurka aritu ostean, itzaliltzat eman dute. Argazkia: IREKIA

EAE osoko suhiltzailek parte hartu dute sugarrak itzaltzeko lanetan. Giza kalterik ez du sortu ezbeharrak. 

Elgea mendilerroan asteburu honetan piztutako sute handia itzalitzat eman dute, hainbat orduz sugarren aurkako borrokan aritu ostean.  

EAEko hiru lurraldeetako suhiltzailek parte hartu dute Arriola eta Narbaxa artean larunbat arratsaldean piztutako sua amatatzeko lanetan. Garrak itzalita egon arren, igande gauean adi geratu dira suhiltzaileak, berpiztu ez zedin, eta oraindik bertan da erreten bat, Jaurlaritzaren arabera. 

Dakitela, zauritutako lagunik ez dagoen arren, zenbatesteko daude suteak eragindako kalteak, bai eta hartu duen hedadura zehatza ere. Oraindik argitzeke dago ere zerk piztu duen sutea. 

Hasierako uneetatik suteak indar handia hartu du, eta horretan lagungarria izan dira azken asteotan egon den idortasuna zein asteburuko zenbait momentutan haizeak hartu duen indar handia. Zenbait hedabidek jaso duten Narbaxako Batzar Administratiboaren iritzian, mendiko landaredia "garbitu ez izanak" sutearen hedapena lagundu duela ere. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago