*Argazkiak: DUPLA-@josetxoperez
Bi kontzertu gogoangarri eta hamaika ekitaldi hartu ditu Agurain herriak, irailaren 26an eta 27an; kondaira zaharrei buruzko freetour berezi bat, Hekthor Folk eta Gorka perkusio eta trikitixa taldearen emanaldia, Beatriz de Silva zinema zuzendari eta idazleak idatzi duen Un verano sin pueblo eleberriaren aurkezpena izan dira, besteak beste. Orain atsedena hartuko du Duplak.
"Agurainen egin dugu jaialdi hau, eta ez dago ezer, ezertxo ere ez, gure agendan. Noski, itzuliko gara, baina gelditu beharra dago. Gero, berriz ere elkartu nahi dugu kantuak egiteko, bizitza osoan egin dugun bezala", esan du bikoteak