Pertsona bat hil da, eta beste bat zauritu, Azazetako mendatean goizean izandako auto istripuan. Bi ibilgailuk talka egin dute aurrez aurre, A-132 errepidean. Istripuaren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, ibilgailuak kendu eta garbitu arte.
Segurtasun sailak jakinarazi duenez, 11:00ak aldera izan da istripua. Larrialdi Zerbitzuak berehala bertaratu dira biktimei laguntzeko. Suhiltzaileek ibilgailuan harrapatuta geratu den gidarietako bat askatu behar izan dute, eta, ondoren, Gasteizko Txagorritxu ospitalera eraman dute.
🚑🚨 Bi ibilgailuren arteko #Istripularria #A132 Km 16 #Iruraiz_Gauna-n
— Trafiko (@trafikoaEJGV) September 1, 2025
❌ ERREPIDEA ITXITA norantza bietan
🚑🚨 Accidente grave entre dos vehículos en A-132 pk 16 Iruraiz-Gauna
❌ CARRETERA CORTADA en ambos sentidos
☎️ 011#Trafikoa pic.twitter.com/RmYCqt9XsV