Emakume baten gorpua aurkitu dute Barrundiako baso bide batean, eta duela bi aste desagertu zen 77 urteko emakumearena ote den ikertzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Igande goizean eman zuten abisua, 10:20 aldera.
Joan den uztailaren 29tik izan dira Hermua herriko emakumearen bila, familiak desagertzearen berri eman ostean; eguerdian atera zen paseatzera, eta 16:00etan ez zen etxera bueltatu. Geroztik, larrialdiko baliabideen talde handi bat ibili da bilaketa lanetan.