Donemiliagako Udalak eraikin bat erosiko du Narbaxan, alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko. Guztira, 155.000 euro inbertituko ditu herriko plazan dagoen eraikinean; 300 m2-ko hiru solairu ditu, eta garaje zabal bat, 300 m2-ko lorategiaz gain.
Donemiliagako Udaletik azaldu dutenez, asmoa da gutxienez lau etxebizitza gaitzea alokairu sozialerako, eta beheko solairuan udal-ekipamendu bat gaitzea edo hirugarren sektoreko erabilerarako erabiltzea.
"Horrelako ekimenekin gazteei eta baliabide gutxikoei etxebizitza eskuratzea erraztu nahi diegu. Era berean, Narbaxa bezalako herri txiki batean populazioa finkatzen lagunduko du", nabarmendu du Erika Letamendia Donemiliagako alkateak.