Lautadako Hermua udalerrian desagertutako emakume baten bila jarraitzen dute. 77 urte ditu, eta desagertu zenean kazadora zuri bat eta bakeroak zeramatzan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astearte arratsaldeko laurak baino minutu batzuk lehenago senide batek jakinarazi zuen emakumea eguerdian etxetik atera zela, eta geroztik ez zekitela ezer haren inguruan.
Hasiera batean, herritarrak Hermuako inguru eta pistetatik izan ziren haren bila, handik ibiltzeko ohitura baitu, baina ez zuten aurkitu. Gau osoan zehar jarraitu dute bilaketa lanek, eta lantalde berri batek jarraitu du goizean.
Bilaketa lanetan lantalde zabala ari da. Besteak beste, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea, Ertzaintzaren eta Euskadiko Salbamendu Txakurren Taldearen Txakur Unitatea eta Arabako Gurutze Gorriko eta DYAko kideak ari dira.
🔔 DESAGERTUTAKO PERTSONAREN ALERTA
— VOSTeuskadi (@VOSTeuskadi) July 29, 2025
Elisa María Hermuan, Araba desagertu da. Informaziorik baduzu, deitu ☎️112ra.
🔔 ALERTA PERSONA DESAPARECIDA
Elisa María ha desaparecido en Hermua, Araba. Si tienes alguna información, llama al ☎️112.#desagertuta@112_SOSDeiak pic.twitter.com/BjdgxSnjV2