Arabako herri inauteriak batu ditu Maskarabak

Erredakzioa 2024ko aza. 18a, 08:00

Arabako herri inauteri eta botargen lehen topaketa ospatu dute Zalduondon.

AHIK Arabako Herri Inauteriak Elkarte Kulturalak deituta, Maskaraba I. Arabako Herri Inauteriak eta Botargak Topaketa ospatu da gaur eguerdian Zalduondon. Herri inauteri guztiak eta botarga tradizionalak elkartzea izan da Zalduondoko Udalaren eta Kultur Elkartearen laguntzarekin prestatutako hitzorduaren helburu nagusiena.

Aurreneko aldia da horrelako topaketa bat egiten dutena, eguraldi onak lagunduta eta jakinminez gerturatutako herritarren babesean.

AHIK 2008an sortu zen, indarrak batu, ahaleginak koordinatu eta Araban ospatzen diren herri inauteriak biziberritzen laguntzeko. Tradizio hau bizirik mantentzen duten bost eskualdeetako ordezkariak bilduta daude elkartean: Ilarduia-Egino-Andoin, Kanpezu, Kuartango, Salcedo eta Zalduondo. Halere, beste herri inauteri batzuetako ordezkariak ere izan dira bertan; Kuartango, Laguardia eta Oion besteak beste.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago