Aguraingo azoka

Landa eremuko erakusleihorik oparoena

Erredakzioa 2024ko urr. 8a, 18:04

Aguraingo Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokak milaka pertsona bildu ditu berriro, bertakoak eta kanpotarrak; eta galaz jantzi da Lautada Euskal Herriko lehen sektorearen erreferenteak jasotzeko.

Abeltzainek goiz-goizetik hartu dute Agurain beren abelburuekin, eta haiekin alde zaharra mugatzen duen harresiaren kanpoaldeko zati handi bat inguratu dute. Gazta txapelketa eta Euskadiko Zaldi Aziendaren XV. Lehiaketa Morfologikoa izan dira egunaren izarrak, eta dozenaka postuetan atondutako jakiak bisitarien gozamenerako izan dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago