Aguraingo osoko bilkurak eskatu du aztertu dadila Jundizko ontzi arinak birziklatzeko instalazioa kudeaketa publiko bidez eramateko aukera. 2012tik FCC eta Yarritu enpresek kudeatzen dute, aldi baterako enpresa elkarte baten bidez, baina aurten amaituko da esleipena. Enpresa horiek hondakinen kudeaketa fakturatzeko duten modua desegokia dela ohartarazi du Agurainek.
Izan ere, ontzi kopuruaren araberakoa da enpresen fakturazioa, zenbat eta plastikozko ontzi gehiago bildu, etekin handiagoak lortzen ditu enpresak. Europatik ezarritako norabideak agintzen du prebentzioan jarri behar dela arreta, hau da, hondakin gutxiago sortzean, eta ondoren datoz berrerabiltzea eta birziklatzea.
Horregatik, Aguraingo osoko bilkurak adierazi du plastikozko ontzi arinak biltzea ezin dela "etekin ekonomikoen menpe egon". Ontzi kopurua murriztea izan beharko litzateke lehentasuna, argudiatu dutenez.
Publikoarekin hobe
Aguraingo Udalean onartutako mozioan adierazi dute kudeaketa publikoa balitz funtzionamendu "hobea eta eraginkorragoa" izango lukeela instalazioak. Europatik datozen irizpideak "Araban ere" betetzeko modua hori dela argudiatu dute.
EH Bilduk, bere aldetik, Aldundiari eskatu dio biltegiratzeko eta ontziak itzultzeko sistema integrala ezartzeko plan pilotuak martxan jartzeko, ondoren zabaldu ahal izateko lurralde osora. Sistema honek "emaitza bikainak" izan dituela adierazi dute.
Biltegiratze eta itzultzeko sistema integralak balio ekonomiko bat lotzen dio ontzi bakoitzari. Hala sustatzen da kontsumitzaileak saltokietara itzuli ditzala ontziak, eta gaikako bilketa erraztu egiten da. Arabako Hondakinen Planean jasota dago ontzi eta plastiko kopurua murriztu behar dela, b