Aguraingo Udaleko gobernu batzordeak Bustamante eraikina birgaitzeko proiektua idazteko eta obrak zuzentzeko zerbitzuak esleitu ditu, gazteentzako alokairu sozialeko etxebizizak har ditzan. 2025eko urte hasieran hasiko dituzte obrak.
Jakinarazi duenez, Bustamante enpresari esleitu dizkio lanak, 89.900 euroan, eta hilabete eta erdiko epean gauzatuko luke lehenengo fasea. Obra 2025eko lehen hiruhilekoan abiatuko da. "Proiektu honen helburu nagusiak bi dira: alde batetik, baliabide ekonomiko eskasak dituzten herriko gazteei emantzipatzeko aukera ematea, izan ere, ia ezinezkoa bilakatzen ari da Agurainen alokairu merkean etxebizitza bat topatzea; eta beste alde batetik, eraikina Zapatari kalean dagoenez, Aguraingo Alde Zaharra suspertzea", esan du Raul Lopez de Uralde Aguraingo alkateak.