Bi lagun hil dira Dulantzin, motor baten eta auto baten artean izandako istripuan. Hildako bi pertsonak motorrean zihoazen. Autoan zihoan gidaria, berriz, Txagorritxuko ospitalera eraman dute.
Istripua A-132 errepidean gertatu da, Dulantzi parean, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak tarteko. Ertzaintza, suhiltzaileak eta larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, eta motorzaleen heriotza egiaztatu dute. Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren arrazoiak zehazteko.