Bihartik aurrera dozena bat ikuskizun gozatzeko aukera izango dute Asparrenera gerturatzen diren herritarrek. Urtero bezala, gau partean Arrazpe Berri kiroldegiko agertokian ordainpeko antzezlanak izango dira ikusgai.
- Abuztuak 14: Las bingueras de Eurípides, Las niñas de Cadiz.
- Abuztuak 15: Nunca he estado en Dublín, Tentazioa.
- Abuztuak 16: Kortxoaren dilema, Tartean (euskaraz).
- Abuztuak 17: Vive Moliére, Ay teatro.
Kalean berriz, publiko ezberdinei zuzendutako lanak izango ditugu aurtengoan, ordutegi ezberdinetan.
Publiko gazteenak, 13:00etan izango du hitzordua:
- Abuztuak 16: Sin remite, Jean Philippe Kikolas.
- Abuztuak 17: Zozobra, La Roca.
- Abuztuak 18: Finito-infinito, Cia Trotamundos.
Publiko helduari zuzenduta berriz, 20:00etan hasiko dira ikuskizunak:
- Abuztuak 16: Lullaby, Proyecto Kavauri.
- Abuztuak 17: Pausa, niMú.
- Abuztuak 18: Welcome & sorry, Ganso & cía.
Eta aurtengo edizion, gau-erdiko hitzorduak berreskuratu ditu antolakuntzak (00:30)
Araian ospatzekoak diren antzezlanez gain, Arabako beste zenbait herritan ere izango dira ikusgai zenbait lan hilabete osoan zehar.