Haur eta gazteentzako jolastoki berria egokitu du Aguraingo Udalak udako igerilekuetan; tirolina, igotzeko sokak, plataformak, habia-kulunka, zutabeak eta hareatzak ditu espazio berriak.
Bestalde, udal agintariek zabaldu dutenez, aurten txanoaren erabilera ez da derrigorrezkoa izango udal igerilekuetan, eta toldo bat erosi da tabernako terrazarako, igerilekua irekitzearekin batera jarduerari ekingo diona.
Igerilekura sartzeko abonatua izan behar da edo udako pasea, hileko pasea edo eguneko pasea izan. Ordutegia astelehenetik igandera izango da, 10:00etatik 21:00etara.