Agurainek erromesen aterpetxearen ateak ireki ditu, pandemiaren ondorioz itxi ostean. Hiru urte igarota, ohiko jarduna berreskuratu du, instalazioa hobetu, altzariak atondu eta oheko arropa berrituta.
Aterpetxea kirol-gunean dago, eta inguruan aparkaleku publiko zabala du. Eraikinak guztira hiru logela ditu, hamaika lagunentzako edukierarekin, eta denek literak, armairuak eta oheko arropa dituzte. Komun partekatu bat eta aldagela bat, banakako bi dutxarekin, mahaiak eta aulkiak, sukaldeko altzariak eta mikrouhin-labea ere baditu.
Erreserbei dagokienez, gaueko prezioa 10 euroan ezarri dute eta online sistema berri bat da Aguraingo Udalaren web orritik edo Parking Berdea doako mugikorrerako APP-tik. Interesdunak erreserba eta ordainketa egin ondoren, zenbakizko kode bat jasoko du instalaziora egun batez sartu ahal izateko, egonaldirako gehieneko denbora baita hori.