Nestor Basterretxearen 'Araba' abiapuntu

Erredakzioa 2024ko ots. 14a, 18:33

25 urte eta gero agertu zen 'Araba' eskultura. Argazkia: Arabako Alea

Kontakizun laburren lehiaketa antolatu du Asparreneko Udalak; apirilaren 12ra arte entregatu daitezke lanak.

Idazleei erronka berezi bat jarri die Asparreneko Udalak. Hainbat urtez desagerturik izan zen Araba eskultura kontakizun labur baterako abiapuntua izatea nahi du, eta horretarako lehiaketa deitu dute liburutegitik. Gaztelaniaz edo euskaraz izan daitezke, eta bi kategoria izango ditu: 13 eta 17 urte bitartekoak, eta 18 urtetik gorakoak.

2000. urtean, Araian kultur hedapenerako programa baten esparruan, Nestor Basterretxea eskultoreak Araba eskultura laga zion Udalari. Haren brontzezko erreplika Aratz mendiaren gailurrean kokatu zuten, eta handik gutxira, eskultura gailurretik desagertu zen. 22 urte geroago, oso baldintza onetan agertu zen berriro eskultura, jarrita zegoen gailurraren magalean. Asko izan dira desagertzearen arrazoien inguruan dabiltzan teoriak, eta, hori dela eta, kontakizun lehiaketa gai honen ingurukoa izatea proposatu du udalak. Horietan, teoriei, fantasiazko kontakizunei eta irudimenari leku eginez.

Idazlanak, lau orrikoak gehienez, apirilaren 12a baino lehen entregatu beharko dira. Asparreneko Udalaren webgunean aurki daitezke argibide guztiak. Kategoria bakoitzeko sari bat izango da, kategoria bakoitzeko tokiko lan onenekin batera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago